Parketarrak

Parketarrak ekimenaren kartela

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, apirilaren 27an, eta maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Hiru Damatxo Plazan jolas saioak burutuko dira.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea.

TXIRRINTXON: 17:00-18:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

Anima zaitezte!

*Donostiako beste auzo bateko ordutegiak ikusteko: http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/parketarrak/