Overclock Axular babesle bila

Argazkian Overclock Axular Zamudion saria jasotzen

Beste artikulu batean informatzen genuenez, bigarren hezkuntzako 12 ikaslek osatutako Overclock Axular Taldeak First Lego League txapelketako Euskadiko finalean hirugarren sari absolutua lortu du, Logroñon martxoan ospatuko den estatuko finalerako sailkatuz. Taldea Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleek zuzentzen dute, Jon Beristain eta Ander Lasa monitoreen laguntzaz. 2009. urtean bere ibilbideari hasiera eman zionetik,

Overclock Axular Taldeak 16 sari lortu ditu First Lego Leagueko txapelketetan (9 Euskadiko finaletan, 5 estatuko finaletan eta 2 nazioartekotan). Horiez gain, Industria, Merkataritza eta Lehiakortasun Ministeritzaren menpeko FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) bi sari eta Elhuyar Fundazioko sari bat Teknoskopio lehiaketan ere eskuratu ditu. Meritu handiko ibilbidea zalantzarik gabe.

Euskadiko First Lego League-ko azken edizioan 42 talde aurkeztu dira. Pasa den urtean estatuko txapelketetan 1.400 talde aritu ziren eta mundu osoan 29.000 talde inguru. First Lego League-k ematen dituen sariek ez dute osagarri ekonomikorik, Washingtonen ospatzen den Global Innovation Award izan ezik. Hori dela-eta, talde bakoitzak bere babesleak bilatu behar ditu bidaiak, egonaldiak eta materialak ordaintzearren. Overclock-eko taldekide bakoitzak batez beste 500 ordu dedikatzen dizkio bere lanari arratsaldez, asteburutan eta oporretan, proiektu zientifiko, tekniko, baloreena prestatzeko, robota programatzeko, zientzia- eta kultura-erakundeetara bisitak egiteko, bloga eta sare sozialak mantentzeko, etab.

Pasa den ikasturtean Overclock Axular Taldeak estatuko bigarren sari absolutua lortu zuen eta, horrekin batera, Amerikako finalera joateko pasea ere. Alabaina, bidaiaren gastuak aurre egin ezin ziotenez, Europako finalera joan behar izan zute. Ez genuke iazko aukera aurten ere berriz galtzea. Hori dela-eta, ikastolako familia eta lagunoi dei egiten dizuegu. Overclock Axular babestu nahi baduzu edo egin lezakeen enpresa edo erakunde bat ezagutzen baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emaila erabiliz.

Overclock-ek merezi du!