Osasuntsu jaten ikas dezagun

Osasuntsu jaten ikas dezagun

Azaroaren 20an, asteazkena, Beatriz Gete Monge nutrizionista, dietista eta hezitzaileak “Osasuntsu jaten ikas dezagun” hitzaldia eskainiko du ikastolako Guraso Eskolaren barruan. 17:30ean izango da 2. solairuan.

Gai hauek ukituko dira:

  • Nola eta zertarako osasuntsu elikatu gure seme-alabak.
  • Elikagai freskoen garrantzia.
  • Gure seme-alaben elikaduran elikagai berriak sartzen joateko trikimailuak.
  • Merienda nabarmenduko dugu.
  • Elikaduraren inguruko mitoak aztertuko ditugu.

Ohi denez, sarrera doako izango da.

Esteka honetan Guraso Eskolako 80 hitzaldi baino gehiagoren laburpenak irakur daitezke.