Nutrizio egunean hitzaldia

Nutrizioaren Nazioko Eguna dela-eta, Osasun Publikoko Zuzendariordetzak "Osasuntsu jatea dibertigarria da" izenburuko hitzaldi-tailerra antolatu du. Maiatzaren 28an, asteazkena, 17:00etan izango da Nafarroa Hiribidea, 4n. Sarrera doakoa da.

Beheko triptikoan elikadura-aholku batzuk aurkituko dituzu.

Gogoratu webgune honetako eskola-jangelako ataleko elikadura-aholkuen menuan, eta orientazio ataleko osasun-aholkuen menuan, gai honi buruzko artikulu erabilgarriak kontsulta ditzakezula.

Nutrizioaren Nazioko Eguneko triptikoa