Nola hitz egin seme-alabekin heriotzaz eta gaixotasunaz

Nola hitz egin seme-alabekin heriotzaz eta gaixotasunaz

Nola hitz egin dezakegu seme-alabekin gaixotasunaz eta heriotzaz? Hobe al da ez aipatu eta ezkutatzea? Nola adieraziko diegu aitona-amonen gainbehera fisiko edo kognitiboa? Nola lagundu dolu-prozesuan umeei eta nerabeei? Zeremonietan parte hartzea komenigarria al da?

Matia Fundazioko psikologoa den Guiomar Agotek hasiera emango dio aurtengo Guraso Eskolari gai hauetaz aholku praktikoak emanez datorren asteazkenean, azaroaren 11n, 19:00etan. Hitzaldia online izango da. Amaieran galderak egin ahal izango dira.

Parte hartzeko esteka honetako erregistro orria bete behar da. Gehienez 100 pertsona erregistratu ahal izango dira. Kopuru hori gaindituko balitz, lehen ehun eskaera bakarrik onartuko lirateke.

    Esteka honetan Guraso Eskolako aurreko edizioetako 83 hitzaldiren laburpenak irakur ditzakezu.
    Beste esteka honetan aurtengo Guraso Eskolako egitaraua ikus dezakezu.