"Nerabeen osasun mentala aldaketa garaian" Guraso Eskolan

"Nerabeen osasun mentala aldaketa garaian" Guraso Eskolan

Guraso eskolarako deialdi berri batekin gatoz. 3º hiruleko honetan osasun mentala jarri nahi dugu erdigunean eta horretarako Maitane Ormazabal gonbidatu dugu ikastolara.

Maitanek Pedagogia Terapeutikoko irakasle eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikari eta hezitzaile bezala jardun izan du. Gazteentzako eta haurrentzako ingurune digital segurua osatzeko Haur eta Gazteria Ministerioaren aditu batzordeko kidea izan da, ZEOS Programako kide besteak beste. Nerabeen Garrasia obraren egilea da eta gaur egun psikologiaren munduan dihardu, formakuntza, terapia, komunikazio eta dibulgazioan murgilduta. Azkenik, EiTBko, "Bibazuek" saioan, terapeuta gisa ere jarduten du.

Hitzaldiaren izenburua: Nerabeen Osasun mentala aldaketa garaian
Hizlaria: Maitane Ormazabal
Noiz: Apirilak 7, astelehena, arratsaldeko 16:45tan
Hizkuntza: Euskaraz
Lekua: Ikastolako 2º solairuan
Iraupena: 1'5h

Saioaren laburpena:
Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu?

Hitzaldian parte hartzeko interesa izanez gero, galdetegi honetan izena eman beharko duzue.

Animatu zaitezte!