Nerabeak eta kontsumoak Guraso Eskolan

Nerabeak eta kontsumoak

Ekainaren 6an arratsaldeko 17:30ean aurtengo Guraso Eskolako azkeneko saioa izango dugu Areto Nagusian.

Bertan,  Norberako psikologoa den Alberto Ruiz de Alegríak gaiaren inguruko azalpen eta aholkuak emango ditu.

Saio honekin osatu nahi dugu DBHko ikasleekin gaiaren inguruan egiten ari garen lana.

Zuen interesekoa izango delakoan gaude.

 

Esteka honetan Guraso Eskolako 81 hitzaldiren laburpenak aurkituko dituzu.