Ikastolari laguntzea zure esku dago!

Ikastolari laguntzea zure esku dago!

Dakizunez, Axular Lizeoan hainbat proiektu garatzen ari gara kirola eta osasunaz, arte eta sormenaz, gure ikasleen ahalduntzeaz, giza baloreez, ingurumenaz...

Gure inguru gertuko elkarteek, erakundeek, enpresek eta hezkuntza-komunitatearen familiek proiektuok hobetzen eta aberasten lagun gaitzaketela ziur gaude. Hori dela-eta, gure webgunean zure denbora, ezagutza, zure enpresa fabrikatzen duen edo etxean daukazun materiala eskaintzeko, proiektu bat babesteko edo diru-emaitza puntual nahiz periodikoa egiteko zerbitzu berria ireki dugu.

Anima zaitez eta lagundu ikastolari, zure esku dago-eta!