Ikastolaren Eguna 2017

Argazkian ikastolaren eguna 2016

Ekainaren 3an, larunbata, Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, jarduera asko izango ditugu, besteak beste, euskal dantza, judo, gimnasia erritmiko eta mahai tenisa. Aurten, berrikuntza gisa, barrene herrikoa izango da. Laster informatuko zaituztegu.

Bazkaltzeko menua:

  • Gurasoentzat: paella berezia, oilasko izterra letxugarekin eta txokolatezko brownie izozkiarekin (16€)
  • Umeentzat: Makarroiak tomate eta gaztarekin, oilasko izterra txipsekin eta smarties izozkia (10€)

Bazkarirako izena ematerakoan ordainketa egin behar da eta zein gelako gurasorekin edo koadrilarekin bazkaldu nahi duzuen esan behar da. Une horretan bazkariko txartela emango zaizue, bazkari egunean ekarri beharko dena.

Antolaketa ona izan dadin, eman izena lehenbailehen, mesedez.

OHARRA: Jaia amaitutakoan zuen laguntza beharko dugu frontoia txukun eta garbi uzteko. Mila esker.

Ikastolaren Eguneko zirkularra

Aurkezpen bideoa