Hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzak

 Photo by Jess Bailey Designs from Pexels.com

Eusko Jaurlaritzak atera duela "Hizkuntzak Atzerrian Ikasteko" diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Bertan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Ikaslea DBH 3, 4 edo Batxilergoan egotea
  • Aukeratu daitezken hizkuntzak ikastolan lantzen ditugun atzerriko hizkuntzak dira, hau da, ingelesa eta frantsesa.
  • Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan behar du. Bestetik, iazko bataz besteko nota + iazko aukeratutako hizkuntzaren nota 16 puntukoa izango da gutxienez.
  • Aukeratu daitezkeen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira. Horietatik bat, bi, edo hirurak aukeratu daitezke. Bat baino gehiago badira, ordena lehenetsi behar da.

Baldintzak betetzen badituzue eta parte hartu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan Julen Otegirekin Inikaren bitartez. Epea azaroaren 22an amaituko da.

Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzue.