Familia egonaldiak

Argazkia familia egonaldiak

Familia arteko harremanetan sakondu nahi duzue?

Aisialdia proiektutik egitasmo berria aurkezten dizuegu. Asteburu osoa familian eta errutinatik kanpo, denbora libreaz gozatzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Familia arteko harremanak sendotzeko, eta guraso eta seme-alaben arteko lotura afektiboa sendotuz seme-alabak ezagutzeko, aisialdi hezitzailea bizitzeko aukera da eskaintzen duguna.

Horretarako komunitate bizi bat ezagutzera joango gara Otxandiora. Parte-hartzean eredu den herria dugu Bizkaiko herri hau. Otxandio herri euskalduna izanik (herritarren %75 euskalduna eta %14 ia euskalduna) asteburu oso bat euskaraz bizitzeko aukera izango dugu eta bere kokapen geografikoak naturaz gozatzeko aukera eskaintzen digu, Anboto eta Gorbeia mendizerren artean kokatua bai dago, Urkiolak eta bere ibaiadarrek sorturiko haranaren bihotzean.

ANIMATU ZAITEZTE ETA ZATOZTE GUREKIN OTXANDIORA!

Informazio gehaigo:

  • Aisialdia webgunean
  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz
  • 943 36 96 37 telefonora deituz