Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur Euskararen Eguna da. Ikastolako hezkuntza-etapa guztietan hainbat jarduera antolatu ditugu egun berezi hau behar bezala ospatzearren.

Aurrera begiratzeko unea da gure hizkuntzak oraindik ere bide luzea egiteko baitauka. Baina atzera begiratzeko abagune ederra ere badugu, ikastolen hasierako lehen andereño eta familia konprometituekin eskertuta sentitzeko eta haiek izan zirelako bagarela gogoratzeko.

Atzo, gaur eta biharkoengatik bai euskarari!