Guraso bileretan adierazi zaizuen bezala, Ikastolak egiten duen Euskarari lotutako eskaintza jakinarazi nahi dizuegu mezu honen bidez. Egitasmo ezberdinak jarri ditugu martxan, izan ere, oinarrizko arloa, gakoa da gure Ikastolan, definituta dugun Pertsona Ereduan Bereizgarria da "gure ikasleak Euskaldunak eta mundura irekiak izatea" eta horretarako denon bultzada behar dugu!
Hementxe dituzue 2025-2026 ikasturtean eskainiko diren egitasmoak:
EUSKARA IKASTAROA IKASTOLA BERTAN!
Familientzako Euskara ikastaroa eskainiko dugu Urrats euskaltegiarekin elkarlanean. Ikastaroa Axular Lizeoan, ikastolan bertan, egingo da!
Astean 2 saio izango dira, bakoitza ordubetekoa, eta ikastaro osoaren kostua 60€koa izango da. Egunak zehazteke daude; parte hartzaile kopurua jakin behar dugulako. Interesa baduzu, idatzi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta jarraituko dugu harremanetan!
JOLAS ETA DINAMIZAZIO IKASTAROA FAMILIENTZAT. JOLASTERA!
Zirimola aisialdi elkartearen eskutik Euskarazko jolas eta dinamizazio ikastaroa eskainiko dugu, zuen seme-alabekin jolasteko erabilgarriak izango diren Euskarazko jolas eta dinamikak ikasteko aukera izango duzuelarik. Gainera, izen-ematen duten familien beharretara egokitutako jolas eta proposamenak izango dira. Prezioa 30-40€ ingurukoa izango da familiako. Interesatuek idatzi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea. Aukera paregabea seme-alabekin euskaraz jolasteko ideiak hartu eta praktikatzeko!
HITZ ETA PITZ MINTZALAGUNA EGITASMOA, IKASTOLA EREMUA EUSKALDUNAGOA BIHURTZEKO!
Euskararen ahozkotasuna lantzeko aukera ezinhobea da HITZ eta PITZ. Ikastola eremuan, arratsaldez, zuen haurrak jolasean edota eskolaz-kanpoko ekintzetan dauden bitartean, modu informalean eta zuen ordutegi zein beharrei egokitutako egitasmoa.
Euskaraz hitz egiteko bolondresak eta Euskara landu nahi duten pertsonak elkartu eta elkarrizketa informalen bidez, hizkuntza praktikatuko duzue, elkarlagunduz eta harremana eginaz. Hitz eta Pitzen inguruko informazio zabalagoa jasoko duzue, baina bitartean, gorde AZAROAK 13 data zuen agendetan, zerbait berezia gertatuko da eta!