Axularreko Kudeaketa Aurreratua Sistemaren (A.K.A.S) baitan finkatutako helburuei erantzunez, azken hilabeteotan Hezi2de Hezi2de aholkularitza-erakundearen eskutik, ikastolaren Berdintasun Plana eguneratu eta abian jartzeko aukera izan dugu.
Jakin, iaztik hasita berdintasun batzordea osatu, ikastolaren diagnostiko sakona egin, 2021-2024 urtetarako ekintza plana finkatu eta komunikazioa bermatzea ere izan ditugula lan ildo nagusiak.
Horrela, 2017-2021 eperako finkatu genuen plan estrategikoaren helburuei erantzuten jarraitzen dugu.
#GEROA2030 egitasmoaren baitan Axular Lizeoaren berdintasun baloreak eta balore demokratikoak ereiten jarraitzera animatzen zaituztegu.
Zuzendaritza Taldea