Almar Fundazioaren esker ona

ALMAR Fundazioa

Friedreichen Ataxia eta endekapenezko beste Ataxien Ikerketan lan egiten duten ALMAR Fundazioko lagunek gutun bat helarazi digute ikastolan aurrera eraman izan ditugun eta daramatzagun tapoiak biltzeko kanpainak Axular Lizeoko familia, ikasle eta langileoi eskertuz.

Tapoiekin biltzen duen dirua ALMAR Fundazioak Friedreichen Ataxia ikertzera eta pazienteen bizitza hobetzera dedikatzen du.

Guretzat plazera da beraiekin kolaboratzea eta, horrela, gure ikasleak sentsibilizatu eta baloreetan heztea.

Gaixotasunaren behin betiko sendabidea lortzea eta, ordura arte, gaixoei laguntza eskaintzen jarrai dezaten espero dugu.

Hona hemen ALMAR Fundazioaren gutuna