Adingabekoak, Internet eta segurtasunaz hitzaldia

Adingabekoak, Internet eta segurtasunaz hitzaldia

Zure seme-alabak ordenagailu, tablet, sakelako telefono edo chromebook-a al dauka? Interneten dagoen informazio eskergara sarbide zuzena izateari arriskutsu al deritzozu? Nola kontrolatu adingabekoak zer edukitara sartuko diren?

Zalantza horiei eta askoz gehiagori erantzuna emango diegu ordenagailu eta adingabekoei buruzko hitzaldi praktikoan datorren urriaren 22an, asteartea, 17:15ean ikastolako goiko solairuan izango dena. Mertxe Gordillo pedagogo eta teknologian adituak hainbat aplikazio, eredu eta trikimailu erakutsiko du erabilera mailakatu, positibo eta adinari egokitua izan dadin. Hitzaldia erdaraz izan arren, galderak euskaraz egin ahal izango dira.

Interesa duten guraso guztiak gonbidatuta daude, bereziki aurten chromebook-a jaso duten umeenak.