Batxilergoko 30. promozioaren agurra

Batxilergoko 30. promozioaren agurra

Datorren larunbatean, irailak 5, 11:00etatik 12:30era, Eureka! Zientzia Museoan ikastolako Batxilergoko 30. promozioaren agur-ekitaldia izango da.

Osasun-egoerak eskatzen dituen arau guztiak betetzeko asmoz, partaideei tenperatura hartu, segurtasun-tartea zaindu, maskarak erabili, esku-higienea ziurtatu eta eserlekuak ezingo dira trukatu.

Abagune berezi honetan familiek etortzerik izango ez dutenez, ekitaldia URL honetan bertan streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Hona hemen egitaraua:

  • Promozioaren tutoreek ekitaldia aurkeztu
  • Aitor Uriondo zuzendariaren agurra
  • Mikel Eguren lehendakariaren agurra
  • EHUko informatikako fakultateko dekanoa den Alex Mendibururen hitzaldi laburra
  • Oroigarri-banaketa
  • Promoziokideen bideoa
  • Itxiera eta agurra

Zorionak, promoziokide guztiei!