2021-2022 IKASTURTEKO ZIRKULARRA

2021-2022 IKASTURTEKO ZIRKULARRA

Hona hemen 2021-2022 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehatuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue artikulu honetan bildutako informazioa eguneratu berri dugun webgunearen ohiko menuetan ere aurkituko duzuela.

Aurreikusten dugu bukatu berri dugun ikasturtean izan ditugun protokoloekin emango diogula hasiera 2021-2022 ikasturteari: maskaren erabilpena, burbuila-taldeak (mailaka eta ez gelaka ), segurtasun-tarteak… Dena den, irailean, unean uneko egoeraren arabera, hartu beharreko neurrien berri emango dizuegu.

SARRERAK ETA IRTEERAK
Datorren ikasturteari begira, ikastolarako sarrera-irteerak aurreko ikasturteko berberak izango dira. Taula honetan kontsulta ditzakezue.
Sarrera eta irteera horien kokapenaz zalantzarik izanez gero, honi begiratua eman diezaiokezue.

GARRAIOA
Dokumentu honetan garraio-zerbitzuaren ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue.
Kontuan izan aldaketa txikiak egon direla bai geltokietan baita ordutegietan ere. Hortaz, dokumentua ondo berrikustea eskatzen dizuegu.
Bestalde, autobusak 16:20ean irtengo dira arratsaldean, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.
Zerbitzuko alta berri, baja edo aldaketak direla-eta, idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailaren 1etik aurrera.

JANGELA
2020-21ean izan ditugun protokolo berberekin emango diogu hasiera ikasturte berriari. Horrela, ikasleek beti txanda berean eta leku finkoan bazkalduko dute. Horregatik, oraingoz behintzat, zerbitzua egun soltetan erabiltzeko aukera ezingo dugu eskaini.
Matrikula berri, baja eta maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi, mesedez, irailaren 1etitk aurrera.

HARRERA-GELA
Ekainean jakinarazi genizuenez, 2021-2022 ikasturteari begira, harrera edo zaintza gela zerbitzua berreskuratuko dugu, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, goizeko  8:00etatik 9:00etara.
Beraz, ordutegi horretan, zerbitzu horren erabiltzaileak bakarrik sartu ahal izango dira ikastola-eremuan.
Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailaren 1etik aurrera, mesedez.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.
Ekintzen hasiera datak:
    • Haur Hezkuntza: Irailak 20 (Haurrak Beti Jolasean urrian hasiko da).
    • Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 13
Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera irailaren 1etik aurrera idatzi, mesedez. Alta berriak onartuko dira, baldin eta leku libreak badaude.

KIROLA
Dokumentu honetan 2021-22 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.
Kirolarekin zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, irailaren 1etik aurrera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

Jarraian etapa guztiei buruzko dokumentuak eta egutegiak eskaintzen dizkizuegu.

DOKUMENTUAK (klikatu esteketan)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Eskola-egutegi orokorra
Batxilergoko egutegia

Zuzendaritza Taldea