Kalitatea eta erosotasuna

Gure zerbitzu osagarriak ikasle eta familientzat erosoak izan daitezen eta kalitate eta prezioaren arteko erlazio ona manten dezaten ahalegintzen gara.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Office-zerbitzua

Zer da office-zerbitzua?

Etxetik bazkaria dakarten gure ikasleentzat zerbitzu bat dugu ikastolan. Bertan, etxetik ekarritako tupperrak hozgailuan gorde eta mikrouhinean berotzeko aukera izango dute. Gainera, zerbitzuarekin batera, Ausolaneko pertsonalak emandako garbitasun zerbitzua, zaintza, instalazio mantenua eta arreta izango dute, bazkaltzeko beharrezko tresneria, edaria eta ogia barne.

Non?

Frontoiko harmailetan egokituta dagoen gelan.

Noiz?

DBH 3. eta 4. mailako ikasleen ordutegia 12:10etik 12:30era izango da eta Batxilergoko ikasleena 12:50etik 13:20era.


Kostea

  • Osoa: 25€/hilabete osoa (hileko erreziboarekin batera kobratuko genuke)
  • Egun solteak: 1,50€ eguneko. Kasu horretan, derrigorrez 10 aleko liburuxka (15€) edo 20 aleko liburuxka (30€) erosi behar dira.

Nola ematen da izena?

Bi aukera daude:

  • Hilabete osorako baldin bada, idatzi posta elektroniko bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera ikaslearen izen-deiturak eta zer zerbitzu erabiliko duen adieraziz.
  • Liburuxka (10 edo 20 alekoa) Idazkaritzan metalikoan eros daiteke.