Egunean zehar jaten denaren oreka bilatu beharra dago (gosari, bazkaria, askari eta afaria). Hori dela-eta, ikastolako menua ezagutuz gero, etxekoa errazago prestatuko dugu.
- Egun guztian zehar jaten denaren oreka bilatu behar da (gosaria, bazkaria, merienda eta afaria). Horregatik aldez aurretik eskolako menua jakinez gero, errazagoa da etxean jan behar dena prestatzea.
- Elikaduran gosariak ez du inoiz huts egin behar. Lehen janari honek energia eta elikagai eskaeraren %26a emango du (frutek zerealekin bat, ogiak, eta esne edo esnegaiek gosari atsegin eta egoki bat osatuko dute).
- Meriendan esnegai, ogi edo era ezberdinetako frutak jatea litzateke egokiena.
- Afariak ez du oso oparoa izan behar. Bazkariaren eskema antzekoa erabil dezakegu, baina kopuru txikiagoan eta beti oheratu aurretik denbora bat itxaron.
- Behar ditugun elikagai guztiak lortzeko elikadurak ez du beti berdina izan behar.
- Azukrea eta produktu gozoak gehiegi jatea ez da gomendagarria, fruta eta esnezko postreak kontsumitzea zuzenagoa da.
- Fibraren ekarpena beharrezkoa da. Hau bihi osoko elikagaietan, barazkietan, lekaleetan eta frutetan dago. Elikagai horiek gainera gatz mineralak eta bitaminak ematen dizkigute.
- Umeei ez zaie inoiz edari alkoholdunak eskaini behar, ezta neurri txikian izanda ere.
- Elikadura osasungarriak eta kirol egokia egiteak garapen psikiko hobezina lortzen laguntzen dute.
- Elikadura heziketan, beste heziketa lanetan bezalaxe, familiaren eginahala beharrezkoa da.
Helbide hauetan menuak, errezetak eta elikadura aholkuak aurkituko dituzu:
Ikastolako jangelaren hornitzailea den Ausolanenpresaren webguneaHaurrentzako menuak eta errezetak beren zailtasun mailarekinConsumeren elikadura eta osasunari buruzko webgunea.