"Natura bizia" dokumentala

Ikastolako Eskola Agenda 2030eko ingurumen batzordeak dokumental honen berri ematen digu:

Lexeia Larrañaga de Valek  “Natura bizia” lana dakar zinema aretotara, Hego Euskal Herriko biodibertsitateari buruzko dokumentala. “Gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria” da filma, egileen esanetan, eta ostiraletik, apirilak 16, aurrera egongo da ikusgai, Donostian (Principe).

Pelikula zortzi ataleko sail ere bihurtu dute, eta Euskal Telebistak eskainiko du, udan.