KiVa eguna

Abenduaren 11n KiVa eguna ospatu genuen Axular Lizeoan, KiVa ikastola garela eta elkarbizitza osasuntsua izan dadin guztion esku dagoela gogoratuaz. Izan KiVa!

Zer da ba gozatzea
bestearen minez
ezin gara isildu
guztia jakinez
gauzak garbi esanda
ta aurre eginez
Ikastolan nahi dugu
bizi atseginez.
 
Eguneroko mina
min handiegia
taldea, gu, babesa,
laguntza, begia…
Kivak aberastu du
gure hiztegia
irribarrea bedi
denon aurpegia.

KiVa proiektuaz gehiago jakiteko egizu klik esteka honetan.