Ikasturte-hasieraz bideoa

Aurreko astean Zuzendariak bidalitako idatzia osatu nahian  zuen seme-alabekin batera bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Ikasturte hasiera segurua eta harmonikoa izan dadila ziurtatzeko, sustatu nahi eta behar ditugun jarrerak azalaratzeko helburuarekin ekoiztu dugu bideoa.

Zuen ingurunearekin eta, oro har, gizartearekin partekatzera animatzen zaituztegu, ikasturtearen hasiera erraztuko duten jardunbide egokiak sustatzen jarraitzearren.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu irailaren 1etik aurrera idazkaritza-zerbitzua erabilgarri egongo dela, baina telefono bidezko komunikazioa eta komunikazio telematikoa lehenetsi behar ditugula.

Ikasturte-hasiera ona opa dizuegu.