Eskerrik asko, ikastolakide!

Ikastolen Elkarteak bideo hau sortu du konfinamenduak planteatzen dituen hezkuntza-erronken aurrean ikastoletako familia, ikasle eta langileon dedikazio eta ahalegina eskertzearren.

Axular Lizeotik Ikastolen Elkartearen lan zaila ere eskertu nahi dugu, bertako langileek aurrekaririk gabeko egoera latz honetan 57 milatik gorako ikasle duten 111 ikastoloi aholkua eskaini eta koordinatzen baikaituzte.

Ikastolon sorreran ezinbestekoa izan zen auzolana gure nortasunean sustraituta dago. Hortaz, ziur gaude familien, ikasleen, profesionalen eta, jakina, Ikastolen Elkartearen elkarlanak egoera honetatik indarberriturik ateraraziko gaituela.

Eskerrik asko, ikastolakideok!