Bigarren Gazteen Lege Biltzarraren bideoa

Gazteen Lege Biltzarraren bigarren saioa martxoaren 5ean izan zen "Nola bultzatuko dugu Axular Lizeo jasangarriago eta garbiagoa?" gaiarekin. Moderatzaileak Felipe Apalategi eta Larraitz Artetxe ikasle ohiak izan ziren eta etapetako ikasleen ordezkariek ikastolako bileretan adostutako proposamenak eraman eta bozkatu zituzten Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Ikastolako Gazteen Lege Biltzarraz gehiago jakiteko bideo hau ere ikus dezakezu.