Eskerrik asko, Eugeni!

Gure ikastolan pertsonak ditugu ardatz. Ikasleen garapena helburu izanda, beraien ibilbidean parte hartzen duten pertsona guztiak dira garrantzitsuak.

Axular Lizeoko jangelan profesional ezin hobeak ditugu eta beraien parte hartzea eta inplikazioak gure hezkuntza-proiektua oraindik ere handiagoa egiten dute. Eugenik erretiroa hartzen du eta ikastolari emandakoa eskertzea besterik ez zaigu geratzen. Etapa berriaz goza dezan!

Bideoan, jangelako ikasleek egindako agurra ikus dezakezu.

Eugeni, maite zaitugu!