Batxilergoko ikasleak Plastigaur enpresan

Batxilergo 2. mailako ikasleak Plastigaur enpresan izan dira. Kimikako klaseetan polimeroen gaia jorratu eta gero, gai horren masterclass bat jaso dute kimikari adituen eskutik. Azalpen teorikoaren ondoren, lantegia bisitatu eta, bide batez, ikasitakoa fabrikazio-prozesu batean nola aplikatzen den ikusteko aukera izan dute, hori dena diseinatu dugun eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen GMLP proiektuaren barruan.

Eskerrik asko, Plastigaur!