50 urteurrenaren ospakizun-ekitaldira gonbidapena

Martxoaren 1ean 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizun-ekitaldia izango da.

Zure sarrera-txartelak oraindik erreserbatu ez badituzu, garaiz zaude esteka honen bidez egiteko.

Eta etortzerik izango ez baduzu, gogoratu webgune honetan bertan streaming-en bidez emitituko dugula.