KiVa Axular Lizeoan

Irailaren 14an gure ikastola jazarpena onartzen ez duen ikastola dela gogoratu nahi izan dugu eta, horretarako, Kiva Eguna ospatuz, Lehen Hezkuntzako eta DBH 1. mailako ikasle eta irakasleak mezu hori ikastolako beste kideei zabaltzera atera dira. Geletan jazarpenaren inguruko eztabaidak eta lanketa burutu eta GURE esku, ZURE esku, DENON esku, eskuetan idatzitako mezua beste ikaslei zabaldu eta mezua guztiekin partekatu dute. Axular Lizeoa KiVa ikastola da, ez du jazarpena onartzen eta ikastola atsegina izan nahi du. Bideo honetan egindako lana duzue ikusgai.