Erroman humanismo-proiektuarekin

Axular Lizeoaren humanismo-proiektuaren helburua, latina baliabide gisa hartuz, humanismoa bultzatzea da eta, horretarako, latineko hainbat ikasle Fraskatira , Erroma ondoan dagoen akademia batera joan dira eta latinez jardun dira aste betez. Bertan, Europako beste ikastetxetako hainbat ikaslerekin harremanetan izan dira eta, mundu klasikoaren ezagutza areagotzeko, txango batzuk egin dituzte, Ostia Tiberina, Adrianoren Villa eta Erromako Santa Maria eliza eta Arkeologia museora batik bat. Bestetik ere, akademian eskolak jaso dituzte Vivarium Novumeko ikasle eta irakasleengandik eta antzerkia eta musikarekin erlazionaturiko ariketak egin dituzte. Izan ere, Natura metodoak latina askoz ere modu kontestualizatuago eta progresiboagoan lantzeko aukera eskaintzen du, azalpen gramatikal tradizionalak alde batera utziz.