Heziketa humanista

Axular Lizeoan, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, baloreetan oinarritutako hezkuntza bultzatzen eta lantzen saiatzen gara. Humanismoa ikuspegi berritzaile batetik ulertu nahi dugu. Humanismoak hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatzen ditu, heziketaren erdigunea pertsona izan dadin. Horrela, ikaslearen hiritartasun demokratikoa sustatu nahi dugu, besteak beste, aniztasuna, tolerantzia, elkartasuna, erantzukizuna, bizikidetza eta bakearen kultura bezalako baloreak oinarritzat hartuz. Azken finean, helburua giza eskubideen errespetua eta gizabidezko kultur sendoa indartzea da.

Ikastolan Bigarren Hezkuntzako irakaslea den Alvaro Hurtadok balore horiek modu erakargarri eta eraginkorrean hurbiltzen dizkigu latina eta kultura klasikoa abiapuntu eta aitzaki hartuta.

Bideo honetan Alvaro udan Tusculum-eko (Italia) Vivarium Novum akademian izan duen esperientziaz mintzatzen zaigu, baita horrek gure ikastolan izan dezakeen eraginaz ere.

Zorionak eta eskerrik asko, Alvaro!