Overclock-en robota

2015-16 ikasturteko First Lego League-ren erronka Trash Trek izan da (hondakinak berrerabiltzea). Ikastolako robotika taldea, Overclock Axular, Open European Championship txapelketara sailkatu eta berrikuntza eta estrategiaren bigarren saria eskuratu du.

Horretarako, proiektu zientifiko, teknikoa, baloreetako eta robotarekin lehiaketa-mahaian hainbat ataza bete behar izan ditu. Bideo honetan, hain zuzen, robota programatuz gainditu dituzten erronka batzuk erakusten dizkigute.