Batxilergoko 2. mailako ikasleak eta Overclock Axular taldekide ohiak diren Imanol Pérez, Javier Gaminde, Andrea Arretxea eta Haitz Olaberrik,  Elhuyar Fundazioak antolatutako Teknoskopioa lehiaketan proiektu teknologiko onenaren saria lortu dute.

Ukipen Plano Dinamikoak izenburua duen proiektuak itsuak eraikin publikoetan gidatzeko sistema garatzen du.

Bideo honetan gazteek proiektua Teknoskopioaren epaileen aurrean azaltzen dute.