Cansat Axular taldeak Euskal Herriko txapelketan sarituak
Martxoaren 21ean Axularreko bigarren hezkuntzako 14 ikaslek, hiru taldetan banaturik, Euskal Herriko Cansat satelite txapelketan parte hartu zuten. Misio zientifikorik onenari, Talde lan onenari eta talde saiatuenari ematen zaizkien sariak eskuratu zituzten. Nafarroako Los Arcos herriko abiadura zirkuituan egun hotz eta haizetsua izan genuen arren, giro ederrean igaro zen eguna. Gure ikasleek diseinatu eta eraikitako Cansat-ak lehengo jaurti zen suzirian egin zuten hegan, bete beharreko misioak txukun osatuaz.
Guztiek tenperatura eta presioa neurtu eta irrati bidez igortzeaz gain. Batak adimen artifiziala baliatuz, datu meteorologiakoak aztertzen ditu. Beste batek, inertzia bolante baten bitartez satelitearen hegaldia orekatzen du eta hirugarren batek sateliteak jasaten dituen azelerazioak aztertzen ditu. Ondoren epai-maiaren aurrean, proiektuak aurkeztu zituzten.
Gasteizko Koldo Mitxelena eskolako taldea izan zen EAE-ko txapeldun. Eta Irunako Iturrama institutua Nafarroako txapeldun.
Aurten ere Cansat Axular taldeek lan bikaina eginez egun aparta gozatu dute. Zorionak!