Jostailuak Gurutze Gorriarentzat
Gurutze Gorria Gazteak zabaldutako erronkari gogoz eutsi diogu Axular Lizeoan eta 115 oparien entrega egin genuen atzo idazkaritza aurrean. Cristina eta Enara Gurutze Gorria Gazteako ordezkari boluntarioek poz handiz hartu zuten gure ekarpena eta erositako opari guzti hauen baliagarritasuna azpimarratu zuten.
Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen ikasle, irakasle, senide eta ikastolako langile guztiei. Osasuna izan dezagula horrelako ekimen txiki-handietan parte hartzen jarraitzeko.
Haria ez dadila eten!