Aitona-amonekin solasean
Belaunaldien arteko komunikazioa ezinbestekoa da ikasleen hazkuntza osasuntsu eta orekaturako. Horregatik, Axular Lizeoan JAKIN-NAHI proiektua diseinatu dugu. Helburua umeek aitona-amonekin hitz egin eta beraien esperientziak ezagutzea da.
Pasa den astean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek beraien aitona-amonek azaldutako pasarte, bitxikeria eta istorioak entzuteko aukera izan zuten.
Eskerrik asko guregana umorea, jakinduria eta alaitasuna hurbiltzeagatik!