ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak webgune hau erabili baino lehen. Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta webgunea ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

AXULAR LIZEOAk ondorengo helbidea du: Arostegi 10, 20009 Donostia. Webgune honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 31 60 66. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

axular.eus, axular.net, www.axular.eu, www.axular.com eta www.axular.org domeinuak AXULAR LIZEOArenak da.

2. ZER DA AXULAR LIZEOAREN WEBGUNE DELAKOA?

Orain AXULAR LIZEOAren webgune batean zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta AXULAR LIZEOAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko. Webgune guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen..

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du, hobe PCko edo Mac Intosheko nabigatzailearen bertsioa eguneratua bada. Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu (handiago balitz, hobe) eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. AXULAR LIZEOAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4. WEBGUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK

Webgune hau AXULAR LIZEOArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AXULAR LIZEOArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra webgune eta helburuekin bat webgunea erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AXULAR LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AXULAR LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

5. WEBGUNEA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Webgune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Webgunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

6. IRAUPENA

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, AXULAR LIZEOAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek webgunean bertan agertu beharko dira.

7. BERMEAK BAZTERTZEA

AXULAR LIZEOAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AXULAR LIZEOAk ez ditu bermatzen webguneko edukiak, ezta webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezak matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo webgunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AXULAR LIZEOAk webgune honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8. ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, AXULAR LIZEOA ez da izango webgunearen edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango AXULAR LIZEOAk edo AXULAR LIZEOAk baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean AXULAR LIZEOAren erantzukizunak erabiltzailea webgunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9. ESKUMENA

AXULAR LIZEOAk ez du kontrolik webgunea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Webguneko erabiltzaileak eta AXULAR LIZEOAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute webgunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10. BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure webgunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak webgune edo AXULAR LIZEOAren beste web guneak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.