Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Ikasgela Birtuala

Ikasgela Birtuala Moodle tresnaren bidez sortutako ataria da. Bertan bigarren hezkuntzako ikasleek irakasleek prestatutakio materialak aurkitu eta ariketak egiten dituzte. Ikasgela Birtuala 2005az geroztik erabiltzen ari gara. Plataformak ikasleen jardueren kontrol eta ebaluazioa ahalbidetzen ditu eta eleanitza da.

Gure Ikasgela Birtuala informazio-baliabideak (testu laua, html, irudi-albumak, glosategiak, mp3, flash, mpg eta avi bezalako fitxategi multimedien irakurketa kanpoko aplikaziorik erabili gabe) komunikazio-baliabideak (foro eta txat moderatuak, barne posta) eta lan-baliabideak (galdeketak, wikiak, inkestak, egunkariak, tailerrak, ikasgaiak...) baditu. Gainera, irakasleak jarduera guztiak ebalua eta ikuska ditzake.

Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien II Topaketan 2005. urteko praktika onenaren saria eman zion gure web-inguruneari. Berriro ere Euskalitek 2007. urtean antolatutako foro berean, hots, Kudeaketa Jardunbide Egokien IV Topaketan berrikuntza-praktika onenaren saria eman zion gure ikasgela birtualari.

2011-12 ikasturteaz geroztik, portfolio elektronikoa daukagu Ikasgela Birtualaren osagarri. Horretarako, Maharaizeneko tresna erabiltzen dugu.
Gure Ikasgela Birtuala bisitatzeko hemen klikatu: http://www.axular.eu/