Axular Cansat Taldeak hirugarren Europako finalean

Cansat Axular Taldeko kideak eta entrenatzailea

Axular Cansat Taldeak hirugarren postua lortu du Azoreetan ospatu den Europako Agentzia Espazialak antolatzen duen gazteentzako satelite txikien finalean.

Finalean Europako 19 herritako finaletan irabazle izan ziren taldeak bildu dira. Lehen postua Irlandak lortu du, bigarrena Portugal eta, esan bezala, hirugarren saria Estatuko finala irabazi ondoren Espainia ordezkatzen ari zen Cansat Axular Taldeak eskuratu du.

Cansat txapelketaren helburua freskagarri-lata baten tamaina daukan satelitea prestatzea. Satelitetxo hori (cansat) kohete baten bidez altuera jakin batera eramaten da. Erortzerakoan hainbat aldagai neurtu eta transmititu beharko ditu, baita kalte handirik gabe lurrera iritsi ere.

Proiektu honen helburuak anitzak dira, ikasleek esparru hauek landu behar baitituzte, besteak beste:

  • Komunikazioa eta marketina
  • Enpresa-kudeaketa eta legedia
  • Talde-kudeaketa eta lana
  • Trebetasun komertzialak
  • Zientziak eta ingeniaritza

Zorionak Cansat Axularreko ikasleei eta taldeko zuzendaria den Mikel Egureni egindako lanarengatik eta lortutako emaitza bikainarengatik!