Moodle-ren gamifikazioa

Ikastolako filosofia irakaslea eta teknologia berrien dinamizatzailea den Juan Ezeizak Moodle plataformaren gamifikazioaz eta sormenezko hainbat erabileraz ikastaroa eskainiko du UEUn. 25 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 21etik martxoaren 21era egingo dena. 2 orduko saio presentziala egongo da UEUk Eibarren daukan ikastetxe nagusian. Beste ordu guztiak online emango dira.

Irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa izango da. Matrikula urtarrilaren 15ean irekiko da otsailaren 14ra arte.

Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, jo UEUren webgunera