Ezkerretik eskuinera Iker Gastaminza eta Yannik Briones

Gure ikasle ohia den Iker Gastaminzak UNIRAID rally solidarioan parte hartuko du Yannik Brionesekin otsailaren 24tik martxoaren 4ra. Rally horren helburua Maroko zeharkatzea eta basamortuko herrixketan material solidarioko 30 kg banatzea da.

EHUko bi ikasleok 9 egun izango dituzte Maroko 7 etapatan iparraldetik hegoaldera 20 urte baino gehiagoko ibilgailu batean zeharkatzeko. Helburu ona duen benetako abentura.

Zorte on, Iker eta Yannik!