San Diego-ko ikasleak gure artean

Argazkian ikasle eta irakasle amerikar eta euskaldunak elkarrekin

San Diego-ko (California) Rancho Bernardo ikastetxeko ikasleak Donostian izan dira.

Gure trukaketa-proiektuaren barruan Batxiler 1eko ikasleak kurtsoan zehar Californiako lagunokin elkarlanean aritzen dira plataforma telematiko baten bidez. Oraingoan zuzenean elkar ezagutzeko aukera izan dute.

Ongi etorri Donostiara!