Ikastolaren Eguna 2018

Argazkian Ikastola Eguna

Ekainaren 2an, larunbata, Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, jarduera asko izango ditugu, besteak beste, euskal dantza, judo, gimnasia erritmiko eta mahai tenisa. Aurten ere barrene herrikoa izango da.

Bazkaltzeko menua:

  • Gurasoentzat: Paella berezia, oilasko izterra letxugarekin eta ijito-besoa izozkiarekin (16€)
  • Umeentzat: Makarroiak tomate eta gaztarekin, oilasko izterra txipsekin eta ijito-besoa izozkiarekin (10€)

Bazkarirako izena ematerakoan ordainketa egin behar da eta zein gelako gurasorekin edo koadrilarekin bazkaldu nahi duzuen esan behar da. Une horretan bazkariko txartela emango zaizue, bazkari egunean ekarri beharko duzuena.

Antolaketa ona izan dadin, eman izena lehenbailehen, mesedez.

OHARRA: Jaia amaitutakoan zuen laguntza beharko dugu frontoia txukun eta garbi uzteko. Mila esker.

Ikastolaren Eguneko zirkularra