Zuzendaritzarekin bigarren gosaria

Zuzendaritzarekin bigarren gosaria

Aurreko albiste batean adierazi genuenez, “Kudeaketa aurreratua” ereduaren irizpideak segituz, gure ikastolako familientzat interesgarria izan daitekeen jarduera diseinatu dugu. Ikastolaren hobekuntzan eragina izango duten interes orokorreko gaien inguruan solasaldiak izatea, iritziak partekatzea eta elkarri entzutea izango ditu helburu jarduera honek. Hortaz, otsailaren 9an, ostirala, izango den zuzendaritzarekin bigarren gosarian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Zertan datza jarduera?
Gutxi gora behera hilabete eta erdian behin, ikastolako 8 guraso Zuzendaritza Taldeko 2 kiderekin elkartuko dira gosari baten inguruan 8:00-9:00 bitartean, ikastolako uneko gaien inguruan iritzi eta ideiak partekatu eta ekarpen edo kritika eraikitzaileak egiteko.

Metodologia
Jarduera honetan parte hartu nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi behar du bere interesa azalduz. Behin izena emanda, esandako ostirala iritsi baino lehen Inika-ren bidezko mezua jasoko du pertsona horrek, izena eman dutenen artean aukeratua izan dela jakinaraziz.

Aukeraketarako irizpideak izen-ematearen ordena eta zuen seme-alaben adin/etapa izango dira, etaparen araberako interes komunak izan ditzakezue-eta. Parte hartuko duten Zuzendaritza Taldeko kideak ere interesguneen eta adin/etaparen arabera egokienak izan daitezen ahaleginduko gara.

Hobekuntza jarraia eta komunikazioa areagotzea bilatzen duen ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Otsailaren 9ko gosarian parte hartzea otsailaren 7a, asteazkena, baino lehen eskatu behar da.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Axular Lizeoko Zuzendaritza Taldea