50. urteurrenaren logotipoa

2019. urtean gure ikastolak 50 urte beteko ditu. Mende erdi honetan ikasle, familia eta langile ugari pasa dira zuena eta gurea den etxe honetatik. Lehen eta orain pertsonak gara proiektu honi zentzua ematen diogunak. Horregatik, urtemuga honi behar den moduan erantzuteko zuen laguntza behar du ikastolak. 50. urteurrenean aurrera eramango diren ekitaldi eta jardueren plangintza eta antolamendurako denon inplikazio, ekarpen eta laguntza ezinbestekoa da. Bada mende erdia pertsona talde batek Axular Lizeoari lehen bultzada eman ziola eta oraingoan guri dagokigu lekukoa hartzea.

Antola dezagun 2019. urteurren zoragarria guztion artean!

Anima zaitez galdetegi hau erantzutera!

50. urteurrenaren Batzorde Nagusia