Batxilergoko boluntarioak Matian

Argazkian ikasle boluntarioak Matiako Bermigham zentroan

Batxiler 1eko 27 ikasle boluntariok Matia Fundazioko Bermingham, Iza eta Rezola zentroak bisitatu dituzte. Bertan, Matiaren lana eta instalazioak ezagutzeaz gain, egoiliarrekin solasean aritu dira eta aurrerago beteko duten boluntariotza-lana zertan datzan jakin dute.

Rezola zentroan Errealeko zuzendaria, Jokin Aperribay, eta jokalari ohiekin topatu dira, klubak egoiliarrekin tailerrak antolatzen baititu futbolaren erakargarritasunaz baliatuz nagusiek oroimena landu dezaten. Aperribay jaunak gure ikasleak azaroaren 26an Errealaren partida Anoetan Matiako aitona-amonekin batera ikustera gonbidatu ditu.

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko klikatu hemen